jueves, 3 de diciembre de 2009

01-SACEMeko azterketa

Check out this SlideShare Presentation:

02-iradokizunak

Check out this SlideShare Presentation:

miércoles, 2 de diciembre de 2009

01-Memoria

Gaurko eraikina ikusita, bere kokapena, izaera zein ingurugiroaren baliabideak aztertuta, tokirako aukerarik egokiena umeentzako aisialdi/ikastaroak (udalekuak) antolatzeko proposamena aurkeztuko dugu. Eraikinaren egitura masiboak posibilitate anitzak eskaintzen dizkigu edonolako espazioak integratzeko.

Nahiz eta oso espazio moldagarriak eskaini, fatxadaren egoera kaskarrak erreforma edo gutxienez trataera bat beharko duela ikusi dugu, (argiaren sarrerak, horma zein zapaien isolamenduen gaitasunak…). Edonola ere, eraikinaren zenbait nabe bideraezinak ikusi ditugu gure proiektuaren osotasunerako, hau dela eta hauen eraisketa da ikusi dugun irtenbide bakarra.

Egitura aldetik funtzio askotarako kontserbatzeko beharra ikusi dugu (batez ere berezkoa duen izaera industriala mantentzeko). Bestetik ordea, batez ere ekialdeko eraikinean beharrezkotzat jo dugularik honen eraisketa.

Berrantolakuntza zentrutik hasi dugu beraz, barne patioaren zabalpenaz, (eta ekialdeko nabearen eraispenaz) eraikinaren estrukturatzaile gisa. Hemen gainera, behar berrietara egokitzeko eraikin berria integratuko dugu. Proposaketa berriak eraikin zaharratik guztiz bereizi nahi dugu, izaera zein materialetan. Fabrika guztiz karratua bazan, berri honek malgua izango da. Kolore hilak baziren fabrikan inperatzaileak, oraingoan, humeentzako kolore biziak erabiliko dira. Honela, gure birmoldaketak fabrika zaharra “kutsatuz” zabalduko da. Guztizko erreforma hauek gainera, herriarenganako zein ibai eta mendienganako loturak landuko ditu.